Skip to main content

Artzaina eta larreen matentzea ERREF. O2380

Erreferentzia: O2380
Argitalpen-data: 2024/02/23
Betetzeko lanpostuak: Artzaina
Noiz hasi: 2024ko apirila
Kokapena: Luzaide – Valcarlos (Nafarroa)

ZEREGINAK

Ganadua maneiatzea eta zaintzea. Batez ere, egunero atera eta sartuko du, Beirako itxituran, haragizko 600 ardi transhumante inguruko artaldea. Egunez, itxituraren inguruko larreetan zehar gidatuko ditu. Beste ardi-, behi- eta zaldi-artaldeen egoera eta ur-puntuen eta itxituren egoera ere aztertu beharko ditu. Udaleko zaintzailearekin harremanetan egongo da, sor daitezkeen ezustekoengatik.

BETEKIZUNAK

Esperientzia: Ahal dela, esperientzia ardi-azienda estentsiboa maneiatzen, haragitarako, udako larreetan, artzain-txakurrekin. Esperientziarik izan ezean, beharrezkoa da ardi-aziendarekin artzaintza-ikastaro bat egitea.
Konpetentziak:Haragitarako ardi-azienda artzain-txakurrarekin maneiatzea.
Mendiko larreetan ganadua maneiatzeko ezagutzak. Goi-mendiko larreetako abeltzaintzako azpiegiturak mantentzeko ezagutzak.
Besterik: Ezinbestekoa da gidabaimena izatea eta lur orotako ibilgailuak erabiltzen jakitea. Ahal dela, noranahiko ibilgailu propioa.

ESKAINTZA

Ordainsaria:1600 euro gordin hilean
Kontratuaren iraupena: 6,5 hilabetete, apiriletik urria erdialderarte (luzatzeko aukerarekin).
Beste zenbait datu interesgarri:Udalak gela bat du etxebizitza batean, udalak kontratatutako pertsonak egoteko.
Norberaren ibilgailua bada, kilometroen araberako akordioa lortuko da.